PRODUKTUAREN ZAINKETA

 

Denbora luzez irautearren eskuz garbitzea gomendatzen da, halere ikuzgailuz garbitu litezke ur hotzez, 30º gehienez.

Orokorrean parpailek ez dute leungarria gustoko, gainera. Bai, bai, hala da!   

 

Linjeria oro bezala garbitzen dira dena den. Baina kontseilu batzuk gehitzen dizkizuegu, ez zuen Txantxitentzako bakarrik, baizik eta denbora luzeagoz mantendu nahi duzuen barruko arropa guztientzako. 

- Garbigarria erabili eta jantzi finentzako garbiketa zikloa.

- Barruko arropentzako poltsa berezian sartu. Bularretakoarekin badoa, berau isteaz oroitu.

- Ikuzgailuan kremailerak badaude Txantxitekin batera… itxi itzazu hauek, horrela parpailak hondatzea saihestuko dugu.

Lehorgailua ez da oso gomendagarria. Beharrezkoa izatekotan, oroit zaitez bero funtzioa gutxiengora jartzeaz.